Sansek denboraldiko bigarren partida jokatuko du igande honetan, iragan asteburuan atseden hartu ostean. Txuri-urdinek CD Laredo jasoko dute Zubietan, igo berri den taldea. Gipuzkoarrek Leioari irabazi zioten Ligako estreinaldian eta hasiera on horri jarraipena eman nahi diote. Lehen fase honetako partida guztiak erabakigarriak dira, beraz, une bakoitza aprobetxatu eta partida guztietan ehuneko ehuna eman behar da.
Kantabriarrak, bestalde, Barakaldo bezalako kategoria honetako historiko bat garaitzetik datoz, eta horrek erakusten du zer egiteko gai diren. Gure filialak dena ematera atera beharko du hasieratik, partida aurrera atera ahal izateko. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVren bidez. Aupa Sanse!
REAL C – TOLOSA CF (IGANDEA, 11:00)
REAL C – TOLOSA CF (IGANDEA, 11:00)
Gure hirugarren taldeak Tolosa CF jasoko du igandean Zubietan gipuzkoar derbia jokatzeko. Txuri-urdinek bere debuta egin zuen Gernikaren aurka, multzoko talde onenetako baten aurka eta bigarren zatian hamar jokalarirekin jokatu ostean. Horren ondorioz, Real C-k ordaina hartu eta lehen garaipena lortzeko gogoa du. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVren bidez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin