Sansek UE Cornella hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinak garaipenaren bidera itzuli ziren aurreko asteburuan SD Logroñesen aurka partida bikain bat burutu ostean eta jardunaldi honetan jarraipena eman nahi diote. Bartzelonarrak, bestalde, egoera eroso samarrean daude, bost partida jarraian galdu gabe batu ondoren eta koltxoi txiki bat dute jaitsiera postuengandik. Garaipen berri baten bila dinamika-aldaketa hau baieztatzeko. Aupa Sanse!
CD TUDELANO – REAL C (IGANDEA, 17:00)
CD TUDELANO – REAL C (IGANDEA, 17:00)
Gure hirugarren taldeak Tudelanori egingo dio bisita igande honetan. Txuri-urdinek bi porrot jarraian jaso dituzte eta garaipenaren bidea berreskuratu nahi dute ia lau hilabete irabazi gabe daramatzan taldearen aurka.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
12:00 Ohorezko Kadetea – Astigarragako Mundarro FKE (RSTV)
16:15 Euskal Ligako Kadetea – Athletic Club (RSTV)
Igandea:
17:00 Emakumezkoen C taldea – CD Anaitasuna (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin