Jolastu Realarekin

Joko txuri urdinak

Realari buruz gehiago jakin nahi duzu? Ondo pasa nahi duzu? ‘Jolastu Realarekin’ aplikazioa deskargatu dezakezu! Hau da, Realaren Multijokoen App Ofiziala. Familian ongi pasatzeko aplikazio bat da,  doakoa, joko klasikoen bilduma batekin, baina beti kutsu txuri urdinarekin.

Realzale guztiei entretenimendurako zerbitzu bat eskaintzeko asmoarekin jaio zen orain dela urte bat baino gehiago eta 6000 deskarga baino gehiago izan ditu denbora honetan.  Mugikorretara eta tabletetara egokituta dago, eta jendearen artean oso ezagunak diren bost joko ditu.  

Joko desberdinak:

ITZALAK 

Lotu agertzen den irudi txuri urdina dagokion itzalarekin Aukeratu marrazkia eta arrastatu silueta egokiraino.  

 JANDAJAN 

Eraman gure armarria labirintotik, harrapatu ahal dituzun baloi guztiak, mamuetatik ihes eginda…haiek jateko aukera izan arte. 

BIKOTEAK 

Segundo batzuk dituzu gure jokalarien argazkiak memorizatzeko. Gero, azkar ibili beharko duzu kromoak irekitzeko eta memorizatu dituzun irudiak bikoteka jartzeko. 

ZALDITXOAK 

Moxalen lasterketa bat da, gure hipodromoan. Jaurti dadoak eta zure aurkariak baino azkarrago joan trostaka. Jokalari bat eta lau jokalari artean batera. 

HITZEZ HITZ 

Zenbat dakizu Realaz? Asmatu hiztegiko hitz bakoitza eta osatu errosko ezin txuri urdinagoa.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!