Gaur ere Yeray Zaballosek (YerayZR) gure jokalariarekin (eLaLiga Santander, FIFA 20 bideo-joko ezagunean) jokatzeko aukera eskainiko die bere zaleei, PS4ren bertsioan.
Noiz eta nola?
Lagunartekoak 17etatik 19etara jokatuko dira eta gure webgunean dagoen esteka baten bidez jarraitu ahal izango dira. YerayZR-k Reala gidatuko du, eta zozketa bidez aukeratutako sei pertsonarekin neurtuko ditu indarrak. Partida bakoitzak 12 minutu iraungo du. Bere aurkariak ere talde txuri urdina aukeratu ahal izango dute. Bi taldeetako jokalariek batez besteko bera izango dute (85).
Nola hartu parte?
Realak Twitterren dituen kontu ofizialen bidez aktibatuko du izen-ematea. Izena ematera gonbidatzen zaitugun txio horietako edozeini zure kontutik erantzun besterik ez duzu egin beharko. Txio horretan izena emateko urratsak honako hauek izango dira:
- Realaren kontu ofizialera joan eta @yerayzr97-ri jarraitu.
- Erantzun txiori FIFA 20ko zure ID-rekin (PS4).
Izena emateko epea amaitzen denean, astelehenean, 16: 00etan, Twitterreko kontu ofizialetan jakinaraziko ditugu sei irabazleak. Lau erreserbako zerrenda bat ere argitaratuko da. YerayZR-k ezin badu irabazleren bat gehitu, lehen ordezkoa gehituko du, eta horrela hurrenez hurren, lagunarteko sei partidak osatu arte.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin