Jada hemen dago ‘Jolastu Realarekin’, Realaren Multijokoen App Ofiziala. Familian ongi pasatzeko aplikazio bat da, doakoa, joko klasikoen bilduma batekin, baina beti kutsu txuri urdinarekin. Realzale guztiei entretenimendurako zerbitzu bat eskaintzeko asmoarekin jaio da ‘Jolastu Realarekin’. Mugikorretara eta tabletetara egokituta dago, eta jendearen artean oso ezagunak diren bost jokorekin estreinatu da.
ITZALAK
Lotu agertzen den irudi txuri-urdina dagokion itzalarekin Aukeratu marrazkia eta arrastatu silueta egokiraino
JANDAJAN
Eraman gure armarria labirintotik, harrapatu ahal dituzun baloi guztiak, mamuetatik ihes eginda…haiek jateko aukera izan arte.
BIKOTEAK
Segundo batzuk dituzu gure jokalarien argazkiak memorizatzeko. Gero, azkar ibili beharko duzu kromoak irekitzeko eta memorizatu dituzun irudiak bikoteka jartzeko.
ZALDITXOAK
Moxalen lasterketa bat da, gure hipodromoan. Jaurti dadoak eta zure aurkariak baino azkarrago joan trostaka. Jokalari bat eta lau jokalari artean batera.
HITZEZ HITZ
Zenbat dakizu Realaz? Asmatu hiztegiko hitz bakoitza eta osatu errosko ezin txuri-urdinagoa.