IGANDEA, 13:00

Junior FC jasoko dute

Gure belar hockeyeko taldea bueltan da azken bi astetan atseden izan ostean. Oraingoan Junior FC taldea hartuko dute etxean, Kopan talde berberaren aurka kaleratuak izan ondoren.

Kataluniarrak laugarren postuan kokatuta daude, txuri urdinak baino lau postu gorago. Garaipen bat oso garrantzitsua izango litzateke goiko postuetara begiratzen hasteko. Gure nexkak Kopan lortutako emaitza alde batera utzi eta partidua aurrera ateratzeko prest daude.

Bigarren taldea

Bestalde bigarren taldeak Madridera bidaiatuko du beheko postuetatik ateratzeko puntuen bila. Bertan jardunaldi bikoitza jokatuko du CH Pozuelo eta Club de Campo taldeen aurka.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!