Realak gaur 'LaLiga & Mzansi against Covid-19 FIFA20 Challenge' online txapelketan parte hartuko du Hegoafrikan dirua biltzeko. Realak Orlando Piratesen aurka jokatuko du. Alexander Isak, Buccaneers taldeko aurrelari gaztea den Zakhele Lepasaren aurka leihatuko da. Kanporaketa hiru partidatera jokatuko da.
Txapelketa solidario hau ekainaren 8an, asteazkena, emango da Supersporten, Afrikako kirol katerik garrantzitsuenetako bat, eta Afrikako kontinentean formatu honetan antolatzen den lehen ekimena izango da. Kanporaketa ere gure kanal ofizialen bidez jarraitu ahal izango da 20:00etatik aurrera.
Benetako lehiaketa hasteko atarian, online ekitaldi hau beste aukera polit bat izango da, batez ere, LaLigaren eta Orlando Pirates bezalako klub ospetsuaren eskutik, hain urrun dagoen toki batean pandemia honen aurka borrokatzeko. Eta, bide batez, beste tarte bat pasako dugu gure gamer gustokoenarekin!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin