Sanni Franssi Realeko jokalari berria da. Klubak akordioa lortu du Finlandiako aurrelariarekin 2022ko ekainera arte talde txuri-urdinean jokatzeko
Fitxaketa berria abiadura eta jokoa bikain ikusteko gaitasuna duen aurrelaria da. 25 urterekin, ibilbide bikaina egin du nazioartean. Danimarkako Fortuna Hjorring taldetik dator, eta Juventus Turin, PK-35 Vantaa edo Fc Zurich taldeetan ere jokatu du. Finlandiako slekzio naguasiarekin 38 aldiz jokatuta, Sanni Franssi luxuzko errefortzua da Natalia Arroyoren taldearentzat.
Joseba Ibarburu presidenteordea eta Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariarekin batera Reale Arena ezagutu du eta Poliklina Gipuzkoan azterketa medikua pasa eta gero, aurrelariak "oso pozik eta hunkituta" dagoela adierazi du jokalari finlandiarrak, "Ohorea da niretzat klub handi honen alde sinatzea". Asteartean hasi nahi du denboraldi-aurrea Franssik, eta "abiadura oneko jokalaria" dela esan du, "Hori ematea espero dut, eta nire jokorik onena eskaintzea eta Real Sociedad honetan ondo sartzea".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin