Keler-ek, Donostiako garagardoa 1872tik, eta Realak edizio berezia egin dute taberna eta jatetxeetako 33 cl-ko botiletan. Izan ere, Txuri-Urdin Klubaren babesle ofiziala den aldetik, Keler-ek jarraitzaile guztiekin partekatu nahi izan du denboraldi zirraragarri honen hasiera, non Realak Europako ligarik onenean jokatuko baitu.
Keler-ek bost botila esklusibo prestatu ditu, eta Realeko bost jokalari karismatikoenak izango dituzte protagonista: Take Kubo, Robin Le Normand, Mikel Merino, Mikel Oyarzabal eta Martin Zubimendi. Diseinu berezi horrekin Realarekiko duen grina transmititu eta zale guztiekin partekatu nahi du.
Gaurtik aurrera eta urri osoan zehar, Keler eta Realeko jarraitzaileek Keler botila berriez gozatzeko aukera izango dute Gipuzkoa osoko taberna eta jatetxeetan. Edizio bereziarekin batera, Keler-ek publizitate-kanpaina bat egin du Donostiako 200 markesina baino gehiagotan, baita sare sozialetako kanpaina digital bat ere.
Keler-en eta Realaren arteko lankidetza estua Donostiako garagardoak kirolarekin eta futbolaren munduan tradizio handiena duen klubarekin duen loturaren beste erakusgarri bat da; izan ere, Keler bezala, Realak mende bat baino gehiago darama euskal kulturaren parte izaten. Elkarrekin, une historikoak partekatu dituzte – Klubaren mendeurrenaren ospakizuna esaterako—, eta jokalariei eta jarraitzaileei lagundu diete zaleen oroimenean dagoeneko sartuta dauden ekintza eta kanpainekin. Hain zuzen ere, 21/22 denboralditik, Keler-ek zale txuri-urdinek
gehien baloratzen dituzten jokalariak aintzat hartzen ditu, "Denboraldiko Keler Jokalaria" tituluarekin. Sari hori jarraitzaileen bozketei esker ematen da, eta Robin Le Normand 21/22 denboraldiko Keler Jokalaria eta Take Kubo 22/23 denboraldiko Keler Jokalaria direla aitortu du. Gainera, 2021az geroztik, Reale Arenak Keler Espazioa du, gastronomia- eta entretenimendu-gune bat, Realzale familiarentzako elkargune bihurtu dena.
Keler-i buruz
Keler, Donostian sortutako garagardogilea, beti egon da euskal kulturarekin eta produktu onarekin lotuta. Errezeta bere zaporeagatik nabarmentzen da: malta- eta arto-kopuru handiagoa du —krematsutasuna areagotu eta zaporea biziagotu egiten du—, eta, neurri handi batean, lupulu-proportzio batek mikaztasun atsegina ematen dio. Errezeta nahastezina da, eta nazioarteko 60 sari baino gehiago jaso ditu 150 urte hauetan. Aurten, Keler-ek bederatzi sari irabazi ditu nazioarteko hainbat lehiaketatan, besteak beste, Superior Taste Awards, World Beer Challenge, Berlin International Beer Competition eta Asia Beer Challenge.
