ZUBIETAN

Kirolean Aplikazioa duten Enpresa Teknologikoen 2. Foroa

Zubietako instalakuntzek gaur goizean hartu dute Kirolgik antolatutako Kirolean Aplikazioa duten Enpresa Teknologikoen 2. Foroa. Topaketan izan dira kirolaren esparruan espezializatutako hainbat enpresa eta halako jarduerekin zerikusia izan dezaketen produktu teknologikoak ekoizten dituzten enpresak ere.

Foro hauen helburua da sektoreko ezagutzak partekatzea, eta, horretarako, proposamen teknologikorik aurreratuenak aurkeztuko dira eta goi-mailako lehiaketetako eskaerak helaraziko dituzten eta proposatutako irtenbideak ebaluatu ahal izango dituzten Kirolgiko eliteko kirolariek parte hartuko dute. Reala, Gipuzkoako kiroleko erreferentzia bezala, modu aktibo batean parte hartzen du ekintza hauetan lurraldeko aktore desberdinen arteko kolaborazioaren bila.

Gaurkoan teknoligia eta kirol munduaren inguruan aktibitatea duten 17 enpresak parte hartu dute foroan: Tecnalia, el Grupo Kirol, Dinycon, Salto Systems, Vitia, Futboltek, Etxeondo, Wavegarden, Real Sociedad, SD Eibar, Orbea, Bic Berrilan, Kiroldna, Azti, Eskua Health Tecnologies, Skaijai eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!