REAL BETIS 4-0 REAL SOCIEDAD

Kolpe gogorra

Realak Real Betisen zelaian galdu du 4-0. Etxekoen eraginkortasunak erabaki du neurketa sevillarren alde.

Real Betisek oso ondo hasi du partida, eta hori aprobetxatu dute lehenengo gola eskuratzeko 8. minutuan. Txuri-urdinak ez dira behera etorri eta etxekoen atera gerturatu dira. Reala hobeto zegoen momentuan iritsi da Real Betisen bigarren gola, Irenek sartu duena. Kanpokoek emaitzari buelta eman behar zioten, edo behintzat gol bat eskuratu Reala partidan sartzeko.

Bigarren zatia hasi eta hortik gutxira etxekoek hirugarrena sartu dute, eta horrek gipuzkoarrei jokoa eta neurketa zaildu die. Aldaketek freskotasuna eman diete kanpokoei, baina ez da nahikoa izan emaitza aldatzeko. Sandra Ramajoren jaurtiketa batek zutoinean eman du, eta hori izan da partidako jokaldirik arriskutsuena Realarentzat. Minutu gutxi batzuk geroago, Real Betisek laugarren gola eskuratu du.

Hurrengo astean ez da ligako neurketarik egongo eta Realak bi aste barru Sevilla jasoko du Zubietan, denboraldiko lehenengo puntuen bila.


Fitxa teknikoa

Real Betis: Miriam, Nana, Cristina (Maddi, min. 85), Rocio, Clau, Bea Parra (Virginia, min. 77), Laura, Irene, Rosa Márquez, Priscila (Andrea, min. 84), Yiyi (Paula, min. 77).

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, N. Mendoza, Soldevila, B. Beltran (L. Baños, min. 56), Chini (Gaste, min. 56), Beristain, Leyre F. (Manu, min. 42), Zornoza, N. Eizagirre, Nahikari (Michi Goto, min. 74).

Golak: 1-0: Bea Parras, min. 8; 2-0: Irene, min. 36; 3-0: Yiyi, min. 57; 4-0: Andrea, min. 85

Epailea: Tortola Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko Laurari eta kanpoko Beristaini.

Juanjo Arregi: “Garrantzitsuena jokalariak animikoki indarberritzea da”

Juanjo Arregik, neurketa amaitu eta gero, zera zioen: “Geure lana jokalariak animikoki indarberritzea da hemendik bi astetara, hori da oraingoz garrantzitsuena. Neurketan aldi onak izan ditugu, baina baita arazo taktikoak ere. Behintzat gol bat sartu ez izanak pena ematen dit, saiatu baldin bagara ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!