Gure belar hockeyeko taldeak Bera Beran galdu du gol bakar batengatik gaur goizean UD Taburienteren aurka. Txuri-urdinek azken postutik ateratzeko beharrezkoak diren hiru puntu lortzeko beharrarekin egin diote aurre partidari. Lehen zatian bi taldeek aukera gutxi izan dituzte, baina kanpokoek sortu dute arriskurik handiena Priscila Jariren ate inguruan.
Txuri-urdinak hobeto atera dira bigarren zatian, hainbat jokaldietan gola oso gertu izanda. Eta ondoen zeudenean, amaierarako hamar minuturen faltan, kanariarrek partidako lehen gola egin dute Gisele Juarezen bitartez. Gipuzkoarrak erreakzionatzen saiatu dira, baina asmatu gabe. Kolpe gogorra txuri-urdinentzat, azken postuan jarraitzen baitute. Mailako liderra den Club de Campori egingo diote bisita hurrengo jardunaldian.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin