Gure hirugarren taldeak 2-0 galdu du gaur arratsaldean CD Tudelanoren aurka. Lehen zatia oso parekatua egon da eta gol aukera gutxirekin. Argienak, hori bai, nafarrek izan dituzte: lehena, Pol Pratsen jaurtiketa batekin, defentsa txuri-urdinak goleko marratik urrundu duena, eta bigarrena, Cotanen erremate batekin, Olasagastik bikain gelditu duena. Atsedenaldian, golik gabe.
Partidak gidoi berarekin jarraitu du aldageletatik igaro ostean eta berdegunean berdintasuna nagusi izan da. Jokaldi erabakigarria bigarren zatiaren erdian iritsi da, Canariok etxekoak aurretik jartzeko aprobetxatu duen penalti batekin. Amaierarako hamar minuturen faltan, Diaz de Aldak txartel gorria ikusi du eta bi minutu geroago, korner baten irteeran, Roger Figuerasek norgehiagoka erabakita utzi du. Datorren asteburuan, denboraldiko lehen puntuak lortzeko aukera berria SD Eibarren filialaren aurka.
Fitxa teknikoa:
CD Tudelano: Eduardo, Roger Figueras, Liza, Diego Martínez, Ramón Riego (kap.), Cotán (Arias, min. 66), Otegui (Lluc, min. 89), Pol Prats (Akoto, min. 76), Canario (Dani Reina, min. 76), Farru (Martiarena, min. 89) eta Mejía.
Real C: Olasagasti, Díaz de Alda, Ropero (kap.), Torres, Carbonell (Carrera, min. 62), Arruti (Eceizabarrena, min. 78), Garro, Astiazaran (Fernandorena, min. 78), Cabo, H. Rodríguez (Samuyiwa, min. 62) eta Arenzana (H. Martín, min. 62).
Golak: 1-0: Canario (pen.), min. 69; 2-0: Roger Figueras, min. 83.
Epailea: Sarabia Caro. Txartel horia erakutsi die etxeko Roger Figueras, Cotán, Otegui eta Farruri eta kanpoko Carbonelli. Txartel gorri zuzena erakutsi dio kanpoko Díaz de Aldari (min. 81).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin