Realak Madril CFFren aurka jokatuko du igandean, azaroaren 3an, Zubietan, 12:00etatik aurrera. Sailkapen nagusian islatzen ez den arren, aurkari handi bat izango dute aurretik Sánchez Veraren jokalariek.
Geldialdiaren ondoren, txuri urdinak gehiagorako gogoekin datoz, garaipen gehiago, puntu gehiago, sentsazio gehiago... eta partida hau azaroko egutegi gogorrari aurre egiteko giltzarria izango da. Sanchez Vera entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi zuenez, "Madrid CFF oso talde bertikala da eta asko gustatzen zaizkigun jokalariak ditu. Partida desberdina izango da, exijitu egingo digute... enfokatuta gaude, gogotsu".
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen taldeak, aldiz, Zaragoza Emakumeen Futbol Kluba bisitatuko du igande honetan 12:30etatik aurrera. Azken norgehiagokak azken minutuetan ihes egin zien, eta partida biribila egin eta hiru puntuak eskuratzeko gogoz joango dira.