ATLETICO-REAL SOCIEDAD

Kopako finalerako sarrerak

Gaurtik aurrera, apirilak 11, egun historikoa izango den Erregina Kopako finalerako sarrerak eskatu ditzakezu. Realak, Atletico de Madriden aurka jokatuko du Granadan, Los Carmenes futbol zelaian (20:30).

Sarreren eskaera epea apirilaren 30ean amaituko da.  Oraindik ez da ezagutzen zehaztasunez eskuragarri izango diren sarrera kopurua baina eskaera guztiak onartu ahalko direla uste dugu. Informazioa edukitzean jakinaraziko dugu

Sarrera eskaera prozesuaren informazioa

- Sarrera gehienak estadioko ipar hondokoak izango dira. Hauek 10 eta 12 euroko prezioa izango dute. Klub txuriurdinak Tribunako (18, 20 eta 25 euro) sarrerak ere izango ditu.

- Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Sarrerak eskatzen dituen pertsona bazkidea bada, beteko duen formularioan jakinarazi beharko du.

- Sarrerak erreserbatzeko epea asteartean, apirilak 30, ixten da 23:59etan. Behin formularioa beteta, zure eskera baieztatzen duen posta elektronikoa jasoko duzu.

- Sarrera-kupoa gainditzen bada, maiatzaren 2an, sarrerak eskatu dituztenen artean zozketa egingo da. Lehentasuna emango zaie bazkideei eta antzinatasun iraunkorra kontuan hartuko da ordenatzeko.

Maiatzaren 2an posta elektronikoa bidaliko zaie bai bere eskera aintzat hartu zaienei bai sarrera-kupoarengatik sarrerarik gabe gelditu direnei.

Maiatzaren 2an, zurekin harremanetan jarriko gara baieztatzeko zure eskera aintzat hartu den. Era berean, aukeraketa, ordainketa eta sarreren jasoera nola egin informatuko zaitugu.

 Halcon Bidaiak eta laguntaldeak

Granadara joateko, gure babeslea den Halcon Bidaiaren eskaintza hartu duten guztiek, ez dute formularioa bete behar. Esan zitzaien bezala, sarrerak ziurtatuta dituzte. Sarrera hauek Halcon Bidaiak kudeatuko ditu.

Bestalde, gure taldea animatzeko Granadara joateko interesa duten laguntaldeak, Realaren Lagun Taldearen bitartez kudeatu beharko dituzte beraien sarrerak. Talde ugariak (hitzartutako klubak, elkarteak,…) berriz, klubarekin harremanetan jarri beharko dute ondorengo emailaren bitartez: [email protected].

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!