Lehentasuna gure bazkideentzat

Kopako partidari buruzko informazioa bazkideentzat

Realak Atletico de Madriden bisita jasoko du Errege Kopako final zortzirenetan. Kanporaketa, partida bakarrera, Reale Arenan jokatuko da urtarrilaren 19an edo 20an. Behin betiko data asteburu honetan jokatzen den Superkopan gertatzen denaren mende dago.

Kontuan izanda dauden edukiera murrizketak, Realaren helburua da partidara joan nahi duten bazkideek joaterik eduki dezatela baimendutako gehieneko edukiera gainditu gabe. Horretarako, honako erabaki hauek hartu dira:

- Ez da sarrerarik salduko.

- Gonbidapen eta kontratu konpromiso guztiak bertan behera uzten dira.

Azken kasu horretan, eskerrak eman nahi dizkiegu klubarekin harremana duten eragile guztiei, izandako jarrera onagatik, eta, bereziki, gure babesle BM Supermerkatuei, hartu dugun erabakia erabat ulertu eta onartzeagatik.

Datuak aztertu ondoren (edukieraren kudeaketa, edukiera iragarpenak, aurrekariak…), uste dugu neurri hauek nahikoak izango direla aldez aurretik izena eman behar ez izateko eta, horrela, partidara joan nahi duten bazkide guztiek joaterik eduki dezaten, baimendutako gehieneko edukiera gainditu gabe.

Lerro hauen bitartez jakinarazi nahi dugu sentitzen dugula gainerako zaleen eskaerari ezin erantzun ahal izatea. Gaur egun bizi ditugun edukiera murrizketen aurrean, gure bazkideen asistentziari lehentasuna eman behar diogu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!