Emakumezkoen taldea Erreginaren Koparako sailkapena emango duten postuetan kokatu dago jada. Denboraldi hasiera gogor baten ondoren, txuri-urdinek postuak igo dituzte talde esfortzu handi baten ondorioz eta aurreko jardunaldian heldu zuten helburua. Sari horretan finkatzeko unea da.
Lehen aukera, igande honetan 12:00etatik aurrera Jose Luis Orbegozon. Sporting Huelva taldeak bisitatuko du Zubieta, mailako talde gogorrenetariko bat dudarik gabe. Neskek bertsio onena berreskuratu beharko dute eta beti leial agertzen diren zaleen bultzadarekin talde huelvarra garaitu. Neurketa zuzenean eskainiko du ETB 1ek.
Deialdia ondorengoa da: Cris, Gaste, Ramajo, Iraia, Soldevila, B. Beltran, Itxaso, Titay, Etxezarreta, L. Baños, Chini, Beristain, Zornoza, Leyre F., Manu, N. Eizagirre, Michi eta Nahikari. Mariasun Quiñones eta Nuria Mendoza baja medikoak dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin