REAL SOCIEDAD-ATLÉTICO MADRID (bihar, 21:00)

Koparako informazio erabilgarria

Realak eta eta Atletico de Madrid taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar, asteazkena, 21:00etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Osasun neurriak

COVID-19a gure artean dago oraindik. Azkenengo asteetan datuek okerrera egin dute. Horregatik inoiz baino gehiago ezarritako osasun neurriak errespetatu behar ditugu.

Horregatik, orain inoiz bano gehiago osasun neurriak betetzen jarraitu behar dugu (musukoa beti jantzita, zure eserlekuan ez kontsumitzea, osasun garbitasuna…).

Bestalde, ezin izango da atsedenaldian irten erretzera.

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Donostiako Orfeoiaren emanaldia

Aldez aurretik etortzea gomendatzen dizugu, Donostiako Orfeoiaren emanaldiaz gozatu ahal izateko. Hasiera baino minutu batzuk lehenago, aurten 125. urteurrena betetzen duen abesbatzak bi pieza hunkigarri interpretatuko ditu txuri urdinen familiarentzat.

Heldu batek ezin izango du Infantil txartelarekin sartu 

Gaueko ordutegian jokatzen den arren, kasu honetan heldu batek Infantil txartelarekin ezin izango du sartu. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere ezin izango da sartu. Modu honetan, salbuespenezko neurri hau dagoeneko finkatuta dauden erabakiei gehitzen zaie, ahalik eta bazkide gehien egon daitezen, baimendutako gehieneko edukiera gainditu gabe

Reale Arenako denda

Reale Arenako denda zabalik egongo da 10:00etatik 21:00etara. Aprobetxa ezazu San Sebastian Egunarekin lotutako merchandising-a eta Reala AR (errealitate areagotua) esperientzia berria ezagutzeko. Ez ahaztu App Realzale-a deskargatzea hura erabiltzeko.

Bazkideentzako arreta (gorabehereak)

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 19etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu ez dagoela sarrerarik salgai.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkalekua itxita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!