BETE EZAZU FORMULARIOA

Koparako sarrerak

Jada urtarrilaren 25ean Camp Noun jokatuko den Kopako partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 162 sarrera jasoko ditu, 19 euroko prezio bakarrean.

- 120 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.

- 20 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 22 sarrera languntaldeentzat.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik urtarrilaren 23ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.

 Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!