REAL SOCIEDAD – ATHLETIC CLUB (IGANDEA, 16:00)

Koparen bila Anoetan

Vídeo

Emakumezkoen taldeak derbi bereziena jokatuko du igande honetan. Realeko emakumezkoen taldeak Anoetako berdean jokatuko du lehendabizikoz taldearen historian eta Erreginaren Koparako sailkapena eskuratzeko motibazioarekin egingo du. Gonzalo Arconadarenek aurren duten aukera ez dute galdu nahi eta txartela lortu nahi dute zaleen bultzadarekin.

Zailtasunekin dabil Athletic Club etxetik kanpoko partidak aurrera eramateko. Lezamakoak lau puntu lortu dituzte azken zazpi irteeretan, baina estatistika hauek ez dute askorako balio izango igandean. Txuri-urdinek egin duten gorakadak saria behar du izan denboraldi amaieran, Koparen bila Anoetan. Goazen neskak!

TALDEARI HARRERA

Jardunaldi berezia izango da eta taldeak merezi duen harrera izango du. Lehen taldeko neurketetan bezala, zaleak animatzen ditugu taldeari harrera egiteko. Autobusa 14:30ean iritsiko da Anoetako 29. atera.

GOIKO ERAZTUNA

Igandeko giroa ezin hobea izango da Anoetan. Zaleen eskaera ikusi ondoren estadioko goiko eraztuna irekiko da derbirako. Ondorioz, ondorengo ateak irekiko dira:

-          Behe-erdiko Tribuna Nagusia (2-27 ateak)*

-          Ipar-alboko Tribuna Nagusia (3. atea)*

-          Hego-alboko Tribuna Nagusia (26. atea)*

-          Goiko tribuna Nagusia (4-5 eta 24-25. ateak)

-          Behe-ekialde Erdiko Tribuna (13-16 ateak)

-          Ipar-albo Ekialdeko Tribuna (12. atea)

-          Hego-albo Ekialdeko Tribuna (17. atea)

-          Goi Ekialdeko Tribuna (10-11 eta 18-19. ateak)

*Lehentasuna bazkideeentzat

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!