Ezagutu RS Fan-en abantaila berriak

Javierrek Korner esperientzia bat izan zuen

Aurten Reale Arenan jokatu diren azken bi partidetan zozketa esklusiboen irabazleei sariak banatu zaizkie RS Fan egiteagatik. Irudian, Elizondoko Javier Gómez, lagun batekin Villarreal CF taldearen aurkako partidan Korner esperientzia batez gozatu zuena.

2022a hasteko egun batzu bakarrik falta direnean, RS Fan gisa alta emateagatik abantailak eguneratu dira. Abendutik aurrera, dagoeneko ezagunak diren onurez gain, abantaila gehiago gehitu dira zure klub gogokoenetik gero eta gertuago sentiarazteko.

Partidako esperientzia bat bizi nahi duzu? Hori da estreinatzen dugun abantailetako bat. Orain RS Fan egiten bazara, Reale Arenan* partida baterako sarrera bermatua izango duzu eta etxetik kanpoko partidetarako sarrerak lortzeko aukera izango duzu.

Irteera-eskaintza

Partidekin lotutako berritasunez gain, hilero egiten diren zozketa esklusiboetan ere parte hartu ahal izango duzu hemendik aurrera. Egin zaitez RS Fan abenduan eta aprobetxatu irteera-eskaintza honen deskontuak (kontsultatu HEMEN prezioak).

Klikatu hemen eta ezagutu RS Fan egiteagatik abantaila guztiak

*FC Barcelona, Real Madric, Athletic Club eta Ligako azken partida etxean izan ezik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!