BIHAR, LEHEN ZOZKETA

Kortabarriaren kromoa aktibatuta

Jada eskuragarri duzu #40UrteTxapeldun albumaren laugarren kromoa, lehen liga irabazi zuen taldearen bilduma digitala. Gaur Inaxio Kortabarriaren kromoa aktibatu da, Gijoneko lehen golaren egilea, penaltiz. Kasualitatez, gaur 40 urte dira Herkulesi ere penaltiz gola sartu zuela.

Aktibatu biharko zozketaren aurretik

Idigoras, Celayeta eta Perico Alonsoren kromoen ondoren, Inaxioren kromoa bihar egingo den lehen Play Station 5aren zozketarako zenbatuko den azkena izango da. Gogora ezazu lau kromo hauek apirilaren 26an egingo den Volkswagen Tiguan zozketarako ere zenbatuko dituztela.

Hurrengo kromoa eta hurrengo zozketa

Bihar Next Gen lehen kontsolaren irabazlea ezagutuko dugu. Eta hau hasi besterik ez da egin. Otsailaren 11n albumaren bigarren kromo-txanda aktibatuko da, eta otsailaren 23ra arte iraungo du. Egun horretan bertan egingo baita bigarren PS5aren zozketa.

Eskatu doan zure RS Smart Tag gure dendetan

Gogoratu hiru baldintza baino ez behar dituzula parte hartzeko: adinez nagusia izatea, Realeko kamiseta ofizial bat izatea, dagokion RS Smart Tag etiketarekin, eta, azkenik, Realzale App-an erregistratuta egotea. Gure dendetan doan eska dezakezu zure etiketa.

Hemen uzten dizkizugu #40UrteTxapeldun gaiari buruzko xehetasun guztiak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!