KORNER (III. EDIZIOA, OTSAILAREN 9TIK 15ERA)

Kultura eta futbola, biak batera

Vídeo

Kultura eta futbola berriro uztartuko dira otsailaren 9tik 15era Donostian izango den Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hirugarren edizioan. Jaialdiak berak ere sorkuntza sustatzearen aldeko apustu sendoa egiten du berriro ere kulturaren eta futbolaren artean zubiak ezartzen dituzten hainbat proiekturekin.

Korner Ernest Lluch Kultur Etxeak bultzatutako proiektua da, Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak batera antolatua, eta errege kirolaren eta hainbat diziplina artistikoren artean gero eta estuagoak diren harremanak aztertzen ditu.

Atezainaren irudia, agian futboleko poetikoena eta literarioena, izango da hainbat jardueretako ildo nagusia aurtengo edizioan, publiko guztientzat pentsatutako programa batean kulturako eta futboleko izen nabarmenak bilduko dituena.

Jaialdiko jarduera guztiak, otsailaren 13koa izan ezik, doakoak dira edukiera bete arte. Chillida Lekun programatutako jardueran beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Ernest Lluch Kultur Etxearen bidez. Osteguneko jarduerarako sarrerak Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian edota Donostia Kulturako web orrialdean eros daitezke.

Hemen daukazu programa osoa:

Informazio eta programazio osoa Korner Festibalaren web orrialdean ikus dezakezu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!