Gure emakumezkoen lehen taldeak bidelaguna estreinatuko du. Gaur aurkeztu da Realaren eta BCD Sportsen arteko lankidetza hitzarmena, Avoris Corporacion Empresarial enpresaren marka. Horri esker, enpresa talde horretako kidea den Halcon Viajes izango da babesle nagusia datozen hiru denboraldietan.
Aliantza berria Donostiako Alde Zaharreko Hotel Lasala Plazako Rooftopean sinatu da, eta hondoko paisaia paregabearekin. Kontxako badia sponsor berria duten ekipamenduen aurkezpenaren lekuko izan da. Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi, Elene Lete eta Sanni Franssi izan dira marka berria duen kamiseta jantzi duten lehenak.
Garbiñe Etxeberriarekin eta Natalia Arroyorekin batera joan diren lau futbolariez gain, Jokin Aperribay presidenteak, Joseba Ibarburu zuzendaritzako kideak eta Juan Jose Hernandez zuzendari nagusia buru duen BCD Sports-en ordezkaritza batek ere parte hartu dute aurkezpenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin