ASTEBURUAN TARRAGONAN

LaLiga Genuine hemen da berriro

Vídeo

LaLiga Genuineko gure taldea prest dago beste asteburu Eder bat pasatzeko. Pasa den urrian hasi eta gero, hain gogoko dugun konpetizio hau, adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga hain zuzen ere, non Realak bertan hartzen duen parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker, berriro itzultzen da ilusioz betetzeko Salou, bigarren jardunaldia jokatuko den hiria, alegia.

Reala bihar abiatuko da haruntz gogo handiz, parte hartu, ondo pasa eta, ahal bada, irabazteko asmoarekin. Txuri-urdinek larunbatero entrenatzen dute Zubietan, eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da beraientzat eta beraiekin bidai egiten duten hainbat senideentzat. Espainia guztitik bidai egitea Realeko kamiseta jantziaz handiena da beraientzat, eta hori antzeman egiten da entrenamendu bakoitzean, partida bakoitzean, pase bakoitzean, jaurtiketa bakoitzean…

Reala ‘Laguntasun Multzoan’ dago CD Mallorca, UD Las Palmas eta CF Reus Deportiurekin batera. Lau talde hauez gain Athletic Club, RCD Espanyol, Club Atlético de Madrid, RC Deportivo de La Coruña, Valencia CF, CA Osasuna, Villarreal CF, RC Celta de Vigo, Levante UD, Nàstic de Tarragona, Girona FC, Córdoba CF, SD Huesca eta Rayo Vallecanok ere hartzen dute parte.

Partiden ordutegia:

Larunbata 20:

11:00. UD Las Palmas – Real Sociedad

17:00. Real Sociedad – RCD Mallorca

Igandea 21:

11:00. CF Reus Deportiu – Real Sociedad

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!