EDG LOGROÑO 2-2 REAL SOCIEDAD

Landutako berdinketa

Gure emakumezkoen taldeak bina berdindu du eguerdi honetan EDG Logroñoren aurka. Gonzalo Arconadaren neskek bi gol sartu dituzte azkeneko minutuetan puntu bat lortzeko.

Talde txuri-urdina nagusi izan da hasieratik partidan. Hainbat aukera izan ditu markagailuan aurreratzeko, baina etxekoen atzelariek aukera guztiak aldendu dituzte. Gainera, neurketako protagonista nagusienetariko bat Nahikari izan da. Aukera arriskutsu hauek, aldiz, ez dira golean amaitu. Lehenengo zatia amaitzeko minutu bat falta zenean, EDF Logroñok gola sartu du, eskuin hegaleko jokaldi bati esker, Gonzalezek amaitu duena. Etxeko aurrelariak area barruan sortu den jokaldi nahastu bat aprobetxatu du bere taldea markagailuan aurretik jartzeko atsedenaldira iritsi baino lehen.

Bigarren zatiko hasierak lehenengo zatiaren amaiera jarraitu du. Korner batekin, Oliveirak bi eta hutsekoa sartu du errioxarrentzat. Txuri-urdinak emaitza murrizteko aukeren bila jarraitu dute eta, nahiz eta asko kosta zaien, azkenean lortu dute. Amaitzeko bost minutu geratzen zirenean, Iraia Iparragirrek gol bikaina sartu du buruz gipuzkoarrentzat lehenengo gola sartzeko. Hortik gutxira, Maddi Torrek, buruz ere bai, neurketa berdintzea lortu du. Gainera, Realak pare bat aukera arriskutsu sortu ditu luzapenean emaitzari buelta emateko, baina ez du lortu.

Merezitako berdinketa gure neskentzat. Horrela, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute emaitza honekin. Hurrengo jaurdunaldian Sevilla jasoko dute Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

EDG Logroño: De la Nava, Soruco (Rebeca, min. 92), Oliveira, Tejada, Ana, Santana, Garcia (Valderas, min. 74), Falknor, Gonzalez, Jade (Silvia, min. 65), Yanguas (Judith, min. 40).

Real Sociedad: Mariasun, N. Mendoza, Soldevila, Maddi, Bea (Iparragirre, min. 54), L. Baños (Palacios, min. 54), Manu, Itxaso (Etxezarreta, min. 85), Chini (Bautista, min. 67), Cardona, Nahikari.

Golak: 1-0: Gonzalez, min. 45; 2-0: Oliveira, min. 47; 2-1: Iparragirre, min. 86: Maddi, min. 89

Epailea: Gonzalez Sanchez. Txartel horia erakutsi dio etxeko Oliveirari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!