REAL SOCIEDAD 0-0 LEVANTE UD

Landutako berdinketa

Vídeo

Realak beste puntu bat lortu du etxeko estreinaldian Levante UD-ren aurka. Txuri-urdinek ez dute ondo hasi neurketa, baina hobetzen joan dira pixkanaka-pixkanaka eta azkenean gertu izan dute garaipena.

Sufritzen jakin dute gipuzkoarrek lehenengo zatian, aurkariaren jokaldi arriskutsuen ondorioz. Baloiaren jabetza Levanterena izan da, baina aukera argirik sortu gabe. Gonzalo Arconadaren jokalariek pazientzia izaten jakin dute, nahiz eta era horretara jokatzera ohituta ez egon. Ondo mantendu dira atzean txuri-urdinak.

Bigarren zatian beste bertsio bat ikusu dugu gipuzkoarren aldetik, arrisku gehiago sortuz aurkariaren arearekiko. Nahikarik bi aukera argi izan ditu etxekoak markagailuan aurreratzeko, baina Paralutak biak gelditu ditu. Itxasok ere berea izan du area kanpoko jaurtiketa batekin. Levanteren abagune argiena Baninik, zutoinarekin topatu ondoren. Realak azkena izan du luzapenean, Etxezarretaren eskuetan. Kanpora gutxigatik. Pena.

Azkenean, puntu bat talde bakoitzarentzat. Landutako puntua ligako talde sendotsu baten aurka. Hurrengo igandean lehen garaipenaren bila, Zubietan berriro ere. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucía, N. Mendoza, Maddi, Iraia, Itxaso, L. Baños (Etxezarreta, min. 90), Barbara (Manu, min. 88), Palacios (N. Eizagirre, min. 75), M. Cardona (C. Bautista, min. 82), Nahikari.

Levante UD: Paraluta, O. Battle (Jucinara, min. 78), Gemma (Andonova, min. 63), Maitane, M. Corredera, Banini, Zornoza, Ivana, Esther (Eva Navarro, min. 63), Rocio, Redondo (Soni, min. 75).

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Corredera eta Soniri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!