DEPORTIVO ALAVES B 0 - 1 REAL SOCIEDAD C

Landutako garaipena

Real Sociedad C-ek garaipen garrantzitsu bat lortu du gaur arratsaldean Jose Luis Compañon Kirol Hirian, bigarren postuan kokatuta dagoen Deportivo Alaves B-ren aurka hain zuzen. Txuri-urdinak etxekoen erasoei aurre egin eta partida amaitzeko ordu erdia baino gutxiago geratzen zenean, Celorrriok Realaren garaipena ziurtatu du.

Etxekoak oso indartsu atera dira partidara eta lehenengo 20 minutuetan estu hartu dituzten Iñigo Cortesen mutilak. Minutuen poderioz, Realak norgehiagoka orekatu du eta etxekoen areara iritsi da, partiduaren jabe izaten pixkanaka-pixkanaka. Lehenengo zatiaren azken txanpan, Celorriok gertu izan du Zubietakoak markagailuan aurreratzeko abagunea, baina zutoinera joan zaio baloia.

Bigarren zatian dinamika bera mantendu egin da. Arabarrak bere arean sartu dituzte txuri-urdinek, eta baloiaren jaun eta jabe izan dira. Behin eta berriz saiatu ondoren, 63. minutuan Celorriok sartu du garaipenaren gola.

Real Sociedad C hamaikagarren postuan kokatzen da 36 punturekin eta 2017 urteko bolada onarekin jarraitzen du, porrotik ez du jasan oraindik. Hurrengo jardunaldian Bermeoren aurka jokatuko du Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alavés B: Landeta, Victor, Altair, Ibáñez (Andrei,min. 70), Huete; Erik, De la Fuente, Pedro (David,min.46), Llamas, Jon Ander; Iglesias (Martín, min.78).

Real Sociedad C: Garrancho, Calderon, Cayetano, Blasco, Martínez; Cardenas, Ceberio (Celihueta,min.80) , San Miguel, El Haddadi, Saenz (Jimenez,min.63), Celorrio (Auzmendi, min.76).

Golak: 0-1: Celorrio,min.63.

Epailea: Mendiola. Txartel horia erakutsi die etxeko Hueteri eta Pedrori, eta kanpoko Cayetanori, Blascori, Auzmendiri eta Celorriori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!