C.D. OSASUNA B 0-1 REAL SOCIEDAD B

Landutako garaipena

Gure filialak  huts eta bat irabazi du Osasuna B taldearen aurka partida oso zail batean. 

Neurketa etxeko talde intentsu batekin hasi da eta arrisku handiko aukerak sortu ditu. Nafarrako taldeak hasiera bikaina izan duen arren, txuri-urdinek baloia gehiago izatea lortu dute, baina gol aukerarik sortu gabe. Hala ere, Donostiako taldeak lehen zatiko momentu asko pasa ditu defendatzen. Izan ere, partida ordu erdira iristeko zegoela Isasek neurketako funtsezko jokaldia eragin du arerioaren atezaina kanporatzea ahalbidetu du eta. Kanporaketarekin gure filiala gusturago sentitu da baina ezin izan du gola aurkitu eta neurketa huts eta hutsekoarekin joan da atsedenaldira. 

Aldageletatik igaro ondoren donoastiarrak partidaren bila joateko gogoz atera dira eta aukerak iristen hasi dira. Min gehien eragin duen jokalarietako bat Isas izan da, eta bere jokoarekin taldea gusturago sentitu da zelaian. Nagusitasunarekin, txuri-urdinek jabetza izan dute, baina ez dira eroso sentitu. Hala ere, kanporaketak sortu duen nagusitasunaren ondorioz espazioak sortzea errezagoa izan da eta Isasek lehenengo gola sartu du gure taldearentzat jokaldi on bat egin eta gero. Markagailuko abantailarekin atzean sufritzea egokitu zaio taldeari, baina defentsan izandako jarrera onaren ondorioz huts batekoarekin bukatu da norgehiagoka.

Garaipen honekin gure filiala seigarren jarri da sailkapenean. Hurrengo asteburuan beste hiru puntu lortu nahi dituzte C.D.E. Racing Feminas taldearen aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Osasuna: Olleta Aguado, Sánchez Crespo, Constanza, Mendaza, Capilla, Ezponda, Salinas (Mateo Oreja, min. 60), Bértiz (Grández, min. 76), Sarasua (Doncel, min. 60), Rodríguez (Lacosta, min. 28) eta Guallar (Echarri, min. 60)

Real Sociedad: Estensoro, Etxebeste (Losada, min. 75), Uranga Solozabal (Azpirotz, min. 68), Omaya, Naroa, Intza, Estrada (Puy, min. 68), Isas, Maren (Etxeberria, min. 46)  eta  Arruabarrena (Olaetxea, min. 80). 

Gola: 0-1 Isas, min. 59.  

Epailea: Beaumont Muñoz. Etxeko Olleta Aguado kanporatu du zuzenezko txartel gorriarekin (min. 27).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!