REAL C 1-1 SD EIBAR C

Landutako puntua

Vídeo

Real C-k puntu bat berreskuratu du gaur goizean Zubietan Eibar C-ren aurka (1-1), neurketa oso parekatu eta lehiatu batean. Gure hirugarren taldeak ez dio sinesteari utzi eta azken minutuetan aurkitu du saria.

Norgehiagoka berdintsu hasi da, eta bi taldeek abaguneak izan dituzte. Lehenengoa txuri-urdinentzat izan da, Danel Lopezen jaurtiketa gurutzatu batekin, oso gutxigatik kanpora joan dena. Kanpokoek arriskuarekin erantzun dute eta bi aukeretan gertu izan dute gola, baina Oleagak eta Ayok atepetik atera dituzte bi erremateak. Handik gutxira, area barruko ekintza batean, Oihan Gartziak Gastesiren pasea baliatu du 0-1ekoa egiteko, nahiz eta Realaren defentsa jaurtiketa desbideratzen saiatu. Atsedenaldia baino lehen, Jakes Gorosabelek berdinketa lortu du korner baten ostean, baina gola baliorik gabe geratu da jokoz kanpo zegoelako.

Bigarren zatian, eibartarrak sendoago zelairatu dira, baina donostiarrek ez dute amore eman. Jakes Gorosabelek berdinketa oso gertu izan du buruz buruko batean eta Cabo urrutitik saiatu da, zorterik gabe. Neurketak ihes egiten zuela zirudienean eta amaierarako minutu gutxi falta zirenean, Cabok berdinketa sinatu du boleaz egindako erremate izugarriarekin. Golaren ostean, txuri-urdinak hiru puntuen bila joan dira, azken unera arte bultzaka, baina ezin izan dituzte lortu. Batzen eta hazten jarraitzeko balio duen puntu landua. Hurrengo jardunaldian Leioaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo hiru puntuak lortzeko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Jiménez, Segurola (kap.), Oleaga (Shuaib, min. 82), Ayo, Larralde (De Orue, min. 65), Froilán (Adjabeng, min. 65), Samuyiwa (Cabo, min. 52), Elcano, D. López (Ruiz de Illa, min. 82), Sáenz eta J. Gorosabel.

SD Eibar C: Marroco, Francia, Ituarte (Nores, min. 71), Iza, Gastesi (Oinatz, min. 65), Bernal (kap.) (De la Fuente, min. 80), Fuente (Hurtado, min. 80), O. Gartzia, M. Álvarez (Eder, min. 65), Alejo eta Llorens.

Golak: 0-1: O. Gartzia, min. 32; 1-1: Cabo, min. 86.

Epailea: Yeray Fontaneda. Txartel horia atera die etxeko Cabori eta kanpoko M. Álvarez, Iza, Alejo eta Llorensi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!