IV. Kirol Eguna by Euskaltel

Larunbatean ospatuko da

Vídeo

Larunbat honetan Donostiako Alderdi Eder parketa eta Boulebarda kirol-kantxa bihurtuko dira Euskaltelek, Realaren babesle ofiziala, antolantzen duen Kirol Egunaren IV. edizioarekin. Ekitaldia antolatzeko Donostiako Udalaren eta Real Sociedad Fundazioaren laguntza izan du Euskaltelek.

Kirola egin eta ondo pasatzeko aukera bikaina izango da familia guztientzat. Bertaratzen direnek edozein jarduera probatu ahal izango dute. Helburua kirola egiteko erraztasunak ematea da kirola egitearen onurez sentsibilizatuz.

Gainera, desgaitasunaren inguruan ere sentibilizatu eta kirola elementu integratzailea izan daitekeela, bai eta bide egokia ere balioak transmititzeko, erakutsi nahi da. Horrgatik, 12:00etatik 14:00etara 3ko futboleko txapelketa inklusiboa egingo da. Txapelketa honetan Realeko behe-kategorietako taldeetako teknikariek eta Atzegi (Adimen-desgaitasuna duen pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) elkarteko kideek elkarrekin osatuko dituzte taldeak.

Jarduerak

Kirol Eguna by Euskaltel ekitaldiak hainbat ekintza igando ditu 11:00etatik 20:00etara. Zunbako master classak goizez eta arratsaldez egongo dira, herri kirolen eta esku-pilotaren tailerrak eta erakustaldiak, paddle surfa Kontxako hondartzan, kirol elektronikoak, taldeko irristaketa-ibilbideak, rokodromoa eta jumping… Fesa borobila izateko ekitaldiak dantzan amaituko du eguna Oihan Vega DJarekin 18:00etatik aurrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!