URRETXINDORRA PROGRAMA ETA SOS ARRAZAKERIAREN URTEMUGAK

Urte askotarako

Vídeo

Reale Arenan egin da gaur goizean SOS Arrazakeriak eta Real Sociedad Fundazioaren lankidetzak garatutako Urretxindorra Programaren amaiera ekitaldia. Era berean, SOS Arrazakeriaren hogeita hamargarren urteurrena ere ospatu da, eta erakunde eta pertsona esanguratsu askok lagundu nahi izan diote erakunde horri, esanahi handiko jardunaldi honetan egonda. Realaren aldetik Andoni Iraola, Fundazioko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariekin batera. ZEHAR-Errefuxiatuekin eta Ellacuria Fundazioaren ordezkariak ere izan dira, bi erakunde hauek Araban eta Bizkaian Gizarte Mentoriaren proiektua jarri baitute abian. 

Urretxindorra baztertzeko arriskuan dauden jatorri migratzaileko nerabe aurrekoentzako mentoretza programa bat da, eta Gipuzkoako SOS Arrazakeria da bultzatzailea. Unibertsitateko ikasleen eta eskola umeen arteko topaketa sustatzen du. 

Mentore bakoitzak (unibertsitateko ikaslea), ikasturtean zehar gizartetik baztertzeko arriskuan dagoen haur bati laguntzen dio astean behin, bere borondatez; haurra batez ere immigrantea izango da, eskolatua, eta 10-14 urte bitartekoa, eta helburua da inguruneko espazioak ezagutzea, aisialdikoak, dibertitzekoak, kultura sortzekoak edo kirola egitekoak, eta elkarrekin hainbat jarduera egitea. 

Hori guztia haurren garapen pertsonal eta sozialaren prozesuan parte hartzeko asmoarekin egiten da, haurrek hainbat arazo dituztelako harrerako gizartera egokitzeko. 

Proiektu honi eusten dion mentoretzaren kontzeptuaren atzean dagoen ideia da, harreman pertsonalaren bitartez, konfiantzaz eta lotura sortuz, mentorea (unibertsitateko ikaslea) haurrarentzat eredu positibo eta erreferentzia bihurtzea. Horrenbestez, haurrak bere konfiantza pertsonala, autoestimua eta konpetentzia pertsonalak garatzen eta indartzen ditu, eta horrek eragin positiboa du bere bizitza pribatuan zein sozialean. 

Proiektua nerabe aurreko immigranteei zuzenduta dago, harrerako gizartera egokitzeko prozesuan hainbat arazo aurkitu baititzakete. Gaztetxoarentzat bere ingurunekoa ez den norbait ezagutzeko aukera bat da, harengandik ikasteko eta haren laguntza izateko. 

Gaztetxoen familientzat baliabide bat da, egiten duten ahaleginean laguntzen diena, seme-alabei ingurune jakin batean mugitzeko tresnak emateko, zeinean autonomia eta erantzukizuna zalantza ezinezko balioa den. 

Horrez gain, mentore rolean inplikatzen diren unibertsitateko ikasle boluntario guztiek ere balio handiko esperientzia bizitzen dute, beraiek bizi izan dutena baino errealitate desberdin eta askoz zailago bat ezagutzeko aukera ematen dielako eta, gainera, boluntariotza sozialaren munduan sartzeko. 

Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!