Duela 10 urte Zubietatik abiatu zuten lehen programa, eta atzo beste emanaldi eder batekin ospatu zuten urtemuga. Why Not Fundazioko gure lagunak gure instalazioetara joan ziren Guevara, Aihen eta Marin jokalariekin saio berezi hau grabatzera, eta Why Not Irratiko taldearekin hitz egin zuten ordubetez, batez ere Realaz eta futbolariek beren lanbidea eta egunerokotasuna nola bizi duten azalduz.
Why Not fundazioaren helburua gaixotasun/nahaste mentala duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea da. Elkarteko pertsonei ematen zaien proiektu edo jarduera bakoitzarekin motibazio bat aurkitzen laguntzen zaie, askok galdu duten ilusioa berreskuratzen. Dituzten baliabide guztiak aurkitzen laguntzen die, lurperatuz joan direnak, ahaztuz joan direnak edo, besterik gabe, zituztela ez zekitenak. Eta ideia horren barruan kokatzen da atzo Zubietan grabatu zuten irratsaio polit hau. Why Not askorengatik gure gizartean! Eskerrik asko!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin