BAZKIDEAK

Larunbaterako informazioa

Larunbatean estrenaldira goaz. Horrela sentitzen gara familia txuri urdin osoa nahiz eta zelaiaren erreforma oraindik ez den bukatu. 125 egunen ondoren etxera bueltatzen gara. 4 harmailekin, egongo den giroarekin, LaLigako liderraren bisitarekin, gutako baten omenaldiarekin,… Arratsalde ahaztezina hurbil da.

Sarbideen gaineko informazioa

Tribuna Familiarra altxatu ondoren zelaiko ate guztiak irekita egongo dira lehenengo aldiz. Sarbide kopurua handitu direnez eta partidara jende asko etorriko dela aurreikusita, zelaira nahiko aurrerapenez etortzea iradokitzen dizugu.

Esperientzia desberdina izango da zentzu guztietan; halere, erabat disfrutatzeko denbora bat falta da. Eraberritze lanek jarraitu egingo dute denboraldi honetan, beraz, eskerrak eman nahi dizkizugu aldez aurretik orain dela hilabete batzuetatik hona egoera ulertzen duzula erakusteagatik.

SARBIDEEN PLANOA

Bulegoa, lehiatila eta denda

Larunbatean jada ikusi ahal izango dira aurrerapena, baita zelaiaren inguruan ere. Sarrerak saltzeko leihatilak Atano III pilotalekuaren aurrealdean egoten jarraitzen du behin-behinean, baina denda ofiziala, oraindik erabat bukatuta egongo ez bada ere, partida honen produktuak eskainiko ditu jada. 3 eta 4 ateen artean egongo da, eta 16:00etatik 21:00etara zabalik.

Txartel digitala

Bulego berriak abian jarri bitartean, 13. Atean dagoen bulegoan, eskainiko zaio arreta jendeari. Gure bazkide gehienek jaso dute beren txartel berria. Txartel berria oraindik etxera heldu ez bazaizu, hurbildu bulegora txartelaren kopia bat eskatzeko edo deskargatu Realzale Appa zure txartel digitalarekin sartzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!