Sansek Las Llanas bisitatuko du igande honetan Sestao Riverren aurka jokatzeko. Aurreko astean, Unionistek azken jokaldian sartutako golaren ostean, puntu bakarra batu zuten hiru beharrean. Oraingoan aurkari igo berria izango dute aurrean, denboraldia zalantza askorekin hasi duena, puntu bakarra lortu duena eta oraindik golik sartu ez duena. Konfiantzaz, baina fidatu gabe. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!
REAL C – DEPORTIVO ARAGON (IGANDEA, 16:00)
REAL C – DEPORTIVO ARAGON (IGANDEA, 16:00)
Gure hirugarren taldeak Real Zaragozaren filiala den Deportivo Aragon hartuko du igande honetan Zubietan. Txuri-urdinak esku-hutsik etorri ziren Ibaiatik Alaves B taldearen aurka galdu ondoren, eta etxean garaipena lortzea izango dute helburu, beste filial bat aurkari dutela.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Infantila – Kostkas Mariaren Bihotza CD ‘C’ (RSTV)
10:45 Ohorezko Kadetea – Lengokoak SD (RSTV)
Igandea:
11:30 Emakumezkoen B taldea – Real Madrid B (RSTV)
16:00 Real C – Deportivo Aragon (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin