Real Sociedad – Santa Teresa (igandea, 12:00)

Laugarrenaren bila

Vídeo

Realeko emakumezkoen taldeak laugarren garaipena jarraian lortu nahi izango du 2017a amaitzeko, txuri-urdinek Santa Teresa hartuko dute igandean 12:00tan Zubietako z7an. Taldearen dinamika bikaina izan da azken jardunaldietan, gol gutxi jasota eta eraginkortasun handia agertuta ate aurrean, azken 18 puntuetatik 14 lortuta. Beste garaipen batek, urtarrila hasiera gogorra mentalitate onenarekin aurre egitera eramango lieke.

Santa Teresa izango dute aurrean, hamabosgarren sailkatua dagoen taldea 9 punturekin. Extremadurako taldeak ez du aukera gehiagorik galdu nahi jaitsiera postuetatik irteteko eta garaipena lortu nahi izango dute atzean ez gelditzeko. Neurketa konplexua izango da gipuzkoarrentzat, kontzentrazio altua mantendu behar izango dute behartuta iritsiko den talde bat garaitzeko. 

Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Ramajo, Gaste, Iraia, N. Miralles, Soldevila, L. Baños, B. Beltran, Chini, Etxezarreta, Beristain, Zornoza, Leyre F., Titay, Manu, Michi eta Nahikari. Itxaso Uriarte baja medikoa da eta Nerea Eizagirre kanpoan geratu da Euskal Selekzioarekin dagoelako. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!