Realak aurredenboraldiko lehen erronkari egingo dio aurre bihar, abuztuak 3, Deportivo Alavesen aurkako norgehiagoka jokatuko baitu, Dulantzin, 17:30etik aurrera.
Aukera bikaina izango da minutuak eta sentsazio onak pilatzen hasteko. Gainera, uda honetako taldekide berriak lanean ikusteko aukera bikaina izango da, aulkitik hasita, José Luis Sánchez Verak zuzentzen duen lehen partida baita.
Baita ere aipatu, hasiera honetako hitzorduetan ez direla Manuela Vanegas eta Elene Lete jokalariak egongo hitzordu olinpikoak baitituzte, eta nazioarteko konpromisoak amaitu bezain laster itzuliko dira lanera.
Aurrera Reala!