CD CALAHORRA – SANSE (IGANDEA, 19:30)

Lehen irteera

Sansek La Planilla bisitatuko du igande honetan Calahorrari aurre egiteko. Txuri-urdinek denboraldia ahalik eta ondoen hasi zuten, estreinaldian Eldenseri bi eta huts irabazi ostean Zubietan. Aurreko denboraldian mailan arazorik gabe mantendu zen talde errioxarra izango dute aurrean, Murtziako Ligako estreinaldian hutsean berdintzetik datorrena. Duela bi aste, gainera, denboraldi-aurreko lagunartekoa jokatu zuten, eta txuri urdinak nagusitu ziren. Baina lehiaketa beste istorio bat izango da, eta gure filiala horretarako prest egongo da. Erronka berri baten bila, lehena Zubietatik urrun. Aupa Sanse!

 

Partidak zuzenean


Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Igandea:

12:00 Real C – Utebo FC (RSTV)

16:03 Ohorezko Jubenila – Tolosa CF (RSTV)

             

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!