Kilometro txuri-urdinak

Lehen kilometroen bila!

1909ko irailaren 7an Reala jaio zen. Aste berezia da hau guretzat. 111 urte bete ditugu. Horregatik, ostiral honetatik hasita eta hurrengo 111 egunetan zehar (hau da, urteko azken eguna iritsi arte), erronka polita proposatu nahi diogu familia txuri-urdinari: guztion artean 111.111 kilometro egin nahi ditugu korrika, oinez eta bizikletaz.

'Kilometro txuri-urdinak 'erronka irailaren 11tik abenduaren 31ra bitartean egongo da martxan. Pastoretek eta Pancraciok (Anorayk banatutako produktuak) babesten dute ekimena.

Lehen erronka txikia eta sariak

111 egun hauetan hainbat erronka txiki proposatuko dizkizuegu 111.111 kilometroko azken helburua lortzeko. Lehen erronka oso erraza da. Irailaren 11tik 31ra bitartean, 11 kilometro egin ditzakezu oinez, korrika edo bizikletaz. Hori lortzen duten guztiek Reale Arena (edizio berezia) kamiseta eta Pancracio eta Pastoret produktuen bost sortako zozketan sartuko dira. Anima zaitez!

#RS111 traola erabil dezakezu zure argazkiak edo bideoak sare sozialetan partekatzeko.

Nola parte hartu

Doan da. Lehenik eta behin, hemen erregistratu behar duzu. Oso datu gutxi behar ditugu. Behin hori eginda, bi modu dituzu kilometroak pilatzen hasteko: 

1. Lotu ezazu zure kirol-erlojua edo pultsometroa webgunearekin. Prestatu dugun webgune berezitik zuzenean egin dezakezu. Strava da aukera hoberena.

2. Beste aukera hau da (ez da beharrezkoa kirol-erlojua izatea): Kinendu-ren app-a deskargatzea eta hori izatea zure kilometroak zenbatzen dituena. Kilometro Txuri-Urdinak erronka aukeratu eta oinez, korrika edo bizikletan zoazela, ezinbestekoa da mugikorra eramatea eta GPSa konektatuta edukitzea zure mugikorrean. Entrenamendu saio berria hasi beharko duzu. Hemen duzu gida txikia.

Kausa solidarioa

111.111 kilometro horietarako bidean, Pastoretek eta Pancraziok zentimo bat emango dute egindako kilometro bakoitzeko. Eta Realak bi zentimo jarriko ditu. Bildutako guztiarekin jostailuak erosiko dira eta Gurutze Gorriari emango zaizkio Gabonetako bilketa kanpainarako.

Dortsala

Edozein unetan, webguneko 'Dortsal' atalean zure izena daraman dortsal pertsonalizatua deskargatu ahal izango duzu oroitzapen polit bat gorde dezazun. Eta nahi duzunean, parte hartzeko ziurtagiria hemen lortu ahal izango duzu (erronkaren amaieran egitea gomendatzen dizugu, hau da, abenduaren 31ean. Horrela, pilatutako kilometro guztiak agertuko dira). Era berean, uneoro kontsulta dezakezu egindako jardueraren araberako 'sailkapena' nola dagoen eta erronkaren zenbat kilometro lortu diren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!