1980-81. denboraldia ez zuten oso ongi hasi donostiarrek, eta denboraldi osoa sailkapenaren goialdean egin zuten arren, ez zuten titulua eskuratzeko lehian jardungo zuten itxurarik eman. Hamar jardunaldi gelditzen zirela, Realak 2 eta 0 galdu zuen Bartzelonan, eta Atletico de Madrid liderrarengandik sei puntura gelditu zen.
Ordutik amaierara, ordea, Realak ez zuen partida bakar bat ere galdu, eta madrildarrak, aldiz, gainbehera etorri ziren. Azken aurreko jardunaldian, Murtzian, garaipena lortu eta sailkapeneko buru jarri zen Reala. Atotxan R.C.D. Españolen kontra jokatutako partida ere irabazi egin zuen; bere historiako partida garrantzitsuenaren atarian zen, beraz, Reala. Gijonen zen hitzordua, 1981eko apirilaren 26an; Realak nahikoa zuen berdinketa lehen aldiz Ligako Txapeldun izateko.
Partida ezin hobe hasi zen donostiarrentzat, 7. minutuan markagailuan aurrea hartu baitzuten, Kortabarriaren gol bati esker. Mesak berdinketaren gola egin zuen lehen zatiko azken minutuan, eta jokalari hark berak bere taldea aurreratu zuen bigarren zatiko lehen minutuan. Real Madrid irabazten ari zen Valladoliden, eta aurreko denboraldiko historia errepikatu egingo zela zirudien. Baina El Molinoneko partidan, Zamorak arean nora ezean gelditutako baloi bat aprobetxatu eta 2nakoa sartu zuen; gol horrekin Ligako Txapelketako lehen titulua eman zion Realari.
Realak honako hamaikako hau atera zuen partida historiko hartan: Arkonada, Celayeta, Gorriz, Kortabarria, Olaizola, Diego, Alonso, Zamora, Idigoras, Satrustegi eta Lopez Ufarte. Bigarren zatian Jose Mª Bakerok eta Larrañagak ere jokatu zuten.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin