Racing – Sanse (igandea, 17:00)

Lehen Mailako zaporearekin

Vídeo

Denboraldiko irteera erakargarrienetariko bat egingo du Sansek igande honetan. Txuri-urdinek Campos de Sport de El Sardineron jokatuko dute 17:00etatik aurrera, Lehen Mailako talde historikoa den Racing de Santanderren etxean. Gipuzkoarrek lehenengoaren eta bigarrenaren aurka garaipenak eskuratzetik datoz eta emaitza bera lortu nahi dute hirugarren sailkatuaren etxean. Zubietakoek astero erakusten duten jokoak posible izango dela baieztatzen du.

Ez da bere historiako momentu onenetarikoan aurkitzen Racing. Lehen Mailako raking historikoan 14. den taldeak, LaLiga 1|2|3-ra itzultzeko hirugarren alegina du aurtengoa. Angel Viaderok zuzendutakoek Logroñesen aurka galdu zuten 2-1 Las Gaunasen aurreko jardunaldian. 

Deialdia ondorengoa da: Zubiaurre, Garrancho, Gorosabel, Alex, Ugarte, Lapeña, Le Normand, Arrieta, Muñoz, Sanz, Guevara, Sangalli, Muguruza, Olaizola, Capilla, Merquelanz, Celorrio eta Jauregi. Baja medikoak dira Sisniega eta Gorostidi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!