REAL SOCIEDAD 3-0 RC JOLASETA

Lehen Mailan mantentzen dira

Gure belar hockeyko taldeak hiru eta huts irabazi dio RC Jolasetari ligako azken jardunaldian. Garaipen honi esker, txuri-urdinek maila mantentzea lortu dute, amaiera zoriontsua izan duen denboraldi gogor baten ondoren. Gipuzkoarrak bizkaitarrak baino askoz gehiago izan dira, batez ere hasieran, eta hamargarren minutua bete aurretik lehen bi golak sartu dituzte Maider Altunak eta Emilia Garcia Munitisek. Donostiarren kontrolpean izan du partida une oro eta, azken txanpan, Altunak, penalti korner baten bidez, garaipena erabakita utzi du. Horrela, txuri-urdinek zortzigarren postuan amaitzen dute denboraldia. Datorren urtean, gehiago eta hobeto. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!