Lehen neurketak

Kopako titulua lortu ondoren Club Ciclista taldeko jokalariak banandu ziren eta Futboleko elkartea sortzea erabaki zuten.

Erakunde berria 1909ko irailaren 7an jaio zen eta presidentea Adolfo Saenz Alonso zen. Hilabete gutxi igaro ondoren 1910eko otsailaren 11an Alfonso XIII Erregeak Erreal titulua onartu zuen elkartearentzat.

Lehen urteetan neurketa gehienak lagunartekoak ziren. Futbola ikuskizuna zen eta taldeek jokalariak neurketen aurretik azaltzen zituzten.

Realaren zelaia Ondarreta zen. 1909. urtean estreinatu zen, Antiguoko hondartzaren ondoan. Futboleta jokatzeko eraiki zen lehen zelaia izan zen. Aurreko neurketa hipódromo eta belodromoen barruko guneetan jokatzen ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!