REAL SOCIEDAD - RAYO VALLECANO (17:00, ASTEAZKENA)

Lehen partida berreskuratu

Realak asteazkenean jokatuko du atzeratutako lehen jardunaldia Rayo Vallecanoren aurka, 17:00etan, Zubietan. RCD Espanyolen aurkako garaipenak hiru puntuko bultzada eman die ia atsedenik gabe beste neurketa bat jokatzeko. Taldeak aste biribila lortzea du helburu, eta horretarako Nataliaren taldea azken xehetasunak prestatzen eta joan den igandeko akatsak zuzentzen ari dira.

Madrildarrak, ordea, ez dira une ona pasatzen ari, sei partida jokatuta, hiru puntu baino ez dituzte lortu, R. Betis Feminasen aurkako garaipenaren ostean. Egia da, liga honetan ikusten ari garen bezala, edozein taldek gauzak zail jar diezazkizukeela, eta, beraz, gureak espekulatu gabe irtengo dira, garaipena berriz ere Zubietan geratzeko gogoz. Aurrera Reala!

 

* Partida ateak itxita jokatuko da, instalazioak jendearentzat mugatuta baitaude.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!