REAL C 1-1 CD CALAHORRA

Lehen puntua

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bana berdindu du CD Calahorraren aurka gaur arratsaldean Zubietan Carrerak luzapenean sartutako gol bati esker, taldearentzat lehen puntua batzeko balio izan duena.

Lehen zatian txuri-urdinak izan dira nagusi. Lehen aukera Cabok izan du ezkerkada batekin atezainak urrundu duena. Handik gutxira iritsi da errioxarren abagune bakarra Jorge Martinezen erremate batekin; Olasagastik, geldiketa bikain bati esker, gelditzea lortu du. Cabok beste bat izan du area aurrealdetik egindako eskuinkada batekin, baina Brais Suarezek harrapatzea lortu du. Lehen zatiko onena Carrerak izan du, ordu erdia bete eta gutxira, langan jo duen jaurtiketa indartsu batekin. Azkena Arrutiren bitartez iritsi da, atsedenaldia baino pixka bat lehenago, atezainak bi alditan gelditu duen eskuinkada baten ondoren.

Kanpokoak hobeto sartu dira partidara aldageletatik igaro ostean. Jorge Martinezek lehenengoa izan du, zutoin ondotik kanpora joan den burukada batekin. Handik gutxira, Salinasek area barruko aldaratze bat baliatu du errioxarrak markagailuan aurretik jartzeko. Txuri-urdinak aurrerapausoa ematen saiatu dira eta Cabok, oso gutxigatik desbideratuta joan den jaurtiketa batekin, gertu izan du berdinketa. Argiena bigarren zatiaren erdialdean iritsi da, Hugo Martin eta Carreraren arteko erremate baten bidez; atezainak, geldiketa ikusgarri batekin, gola saihestu du. Sinestezina. Chus Villarrek azken txanpan garaipena bideratzeko abagunea izan du, baina zutoinarekin egin du topo, eta luzapenean, Carrerak, korner baten irteeran burukada indartsu batekin, lehia berdintzea lortu du.

Gure bigarren filialak denboraldiko lehen puntua lortu du. Datorren asteburuan Las Gaunasen jarraipena ematen saiatuko dira igoera lortzeko hautagaietako baten aurka: SD Logroñés.

Fitxa teknikoa:

Real C: Olasagasti, Díaz de Alda (Samuyiwa, min. 58), Segurola, Ropero (kap.), Fernandorena (Arenzana, min. 85), Arruti, Eceizabarrena, Garro, Astiazaran (H. Martín, min. 58), Cabo (Gorosabel, min. 68) eta Carrera.

CD Calahorra: Brais Suárez, V. López (Azcona, min. 88), Zubiri, Barandiaran, Sergio Pascual, Ballardo (Garro, min. 88), D. Sánchez, Chus Villar, Ekiza (kap.) (Bueno, min. 75), Salinas (Ugaitz Martínez, min. 88) eta Jorge Martínez (Aparicio, min. 60).

Golak: 0-1: Salinas, min. 50; 1-1: Carrera, min. 95.

Epailea: Pricopi Gogu. Txartel horia erakutsi die etxkeo Roperori eta kanpoko Ekiza, Sergio Pascual, Barandiaran eta Chus Villarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!