SD NEGREIRA – REAL SOCIEDAD (21:00)

Lehen urratsa


Gaur hasten da txuri-urdin familia osoa ilusioz betetzen duen bidea. Azken denboraldietako jardun onak errepikatu eta, zergatik ez, zor diguten finalera itzuli nahi duen Realarentzat hasiko da Errege Kopa. Ez da bide erraza izango, KOren formatuak ezusterako aukerak zabaltzen ditu beti, baina historia egiteko nahia duten jokalariek ez dute ezer gordeko.


SD Negreira izango da lehen arerioa. Galiziako taldearen, Preferente Ligako 1. multzoko bigarren sailkatua, historiako partidarik garrantzitsuena izango da gaurkoa. Garcia Calvo zelaia galaz jantziko da Errege Kopako txapeldun hirukoitza hartzeko, eszenatoki hoberena gure bideari ekiteko. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!