Sentsazioak onak dira. Sansek gehitzen jarraitzeko asmoa du larunbatean CD Guijueloren aurka denboraldi honetan etxean jokatuko duen bigarren partidan. Unionistas de Salamanca CF-en aurka etxetik kanpo eskuratutako garaipen sendoak gazteen sasoi ona baieztatu zuen azken jardunaldian eta hiru puntuak Zubietan gelditzea bilatuko dute oraingo honetan. Hitzordura gerturatuko den zalegoari denboraldiko lehen etxeko garaipena oparitzeko aukera ona. Ilusioarekin eta borrokarekin jarraitzeko ordua da. Aupa Sanse!
3. Maila: Real C - CD Vitoria (Igandea, 17:30)
3. Maila: Real C - CD Vitoria (Igandea, 17:30)
Gure hirugarren taldeak denboraldiko lehen garaipena zelatatuko du etxeko bigarren partidan. Txuri-urdinek CD Vitoria izango dute aurrez aurre, gertuko taldea eta SD Eibarreko filiala. Taldeak irabazteko gosea dauka Santutxuren aurka aurreko igandean gutxigatik erori ondoren eta dena emango dute talka honetatik emaitza on bat eskuratzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin