CLUB EGARA 1-1 REAL SOCIEDAD

Lehenengo puntua kanpoan

Realeko belar hockeyko taldeak Ligako lehenengo puntua eskuratu du etxetik kanpo bana berdindu ondoren Club Egararen zelaian. Neurketako lehenengo jokaldi arriskutsuan etxekoen gola iritsi da, 3. minutuan. Realak bere gola eskuratu du hortik gutxira, Pacellaren golari esker. Emaitza honekin joan dira bi taldeak aldageletara.

Gipuzkoarrek aukera dexente izan dituzte bigarrena lortzeko, atsedenaldiaren aurretik eta ondoren, baina ez dute lortu. Azkeneko bi laurdenak nahiko berdinduak izan dira, bai Club Egara baita Reala ere jokaldi bakoitzean arriskua sortuz. Txuri-urdinak hurrengo astean RC Polo jasoko dute Bera Beran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!