Realeko neskek UD Granadilla jasoko dute igande honetan, denboraldiko lehenengo puntuak eskuratzeko helburuarekin. Erakutsitako jokoa ez dator bat lortutako emaitzekin, eta Juango Arregirenek egoera horri buelta eman nahi diote.
UD Granadillak, bere aldetik, ez du oraingoz ere garaipenik lortu hasiera honetan, eta asteburu honetan egin nahiko du Liga Iberdrolako beheko postuetatik ateratzeko. Kanariarren helburua aurten Copa de la Reinara sailkatzea da, eta horretarako lehenengo zortzien artean gelditu beharko dira.
Deialdia ondorengo jokalariek osatzen dute: Cris, Quiñones, Iraia, Ramajo, Gaste, Michi, Etxezarreta, Nahikari, Beristain, N. Eizagirre, Zornoza, Manu, Chini, Soldevila, N. Miralles, B. Beltran eta Titay. Baja medikoak dira Itxaso Uriarte, Leire Baños eta Leyre Fernandez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin