Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Zubietan Real Betisi irabazi ondoren Nahikarik lehen zatiko azken minutuetan sartutako bi golei esker.
Eraginkortasun handia izan dute txuri-urdinek lehen zatian. Bi aukera argi eta bi gol. Hobeto hasi dute kanpokoek neurketa, arriskua sortuz pare bat abagunetan. Bietan Piemonte izan da protagonista; lehenengoan baloia langara bidali eta gero, eta bigarrena Nanclaresek urrundutako jokaldi batean. Atsedenaldira iristeko hamar minuturen faltan, Realaren aldeko kornerra eta Nahikarik buruz lehenengoa. Lehen zatiko azken jokaldian, aurrelari gipuzkoarrak emaitza handiagotu du penaltiz.
Txuri-urdinek kontrolpean izan dute neurketa bigarren zatian, atzean sendo arituz eta aukerak sortuz neurketa erabakitzeko. Abagune gutxi, hori bai, bigarren zati honetan. Andaluziarrek emaitza murrizteko aukerak izan dituzte, baina asmatu gabe. Penalti bat alde ere izan dute, baina Adriana Nanclares bikain egon da gola saihestu eta atea hutsean uzteko.
Bost puntu lehenengo hiru jardunaldi hauetan txuri-urdinentzat. Hurrengo astean, Gonzalo Arconadaren neskek RCD Espanyoli bisita egingo diote.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia, Maddi, N. Mendoza, Iraia, L. Baños (Etxezarreta, min. 46), Itxaso, Barbara, N. Eizagirre (S. Olaizola, min. 80), Manu (C. Bautista, min. 58), Nahikari (M. Cardona, min. 86).
Real Betis: Gerard (Emily, min. 46), Van Dongen, Laura G., Irene G., Priscila (Bea Parra, min. 70), Szymanowski (Rosa, min. 61), Nuria, M. Cazalla, Piemonte, Paula, Fedorova (Abam, min. 52).
Golak: 1-0: Nahikari, min. 34; 2-0: Nahikari (p.), min. 47
Epailea: Cuesta Arribas. Txartel horia erakutsi die etxeko Maddi eta Luciari eta kanpoko Paula eta Nuriari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin